miércoles, 17 de diciembre de 2008

JOLASAK

JOLASTEN IKASI

Gizakia betidanik jolastu izan du. Jolasa, gizarte ezberdinen kultur elementu adierazgarrienetakoa dela esan daiteke. Dibertigarria izateaz gain jolasaren bidez lagunak egiten dira, arauak errespetatzen ikasten dugu, gure gaitasun fisikoak bai eta mugikortasuna garatzen dugu, galtzen eta irabazten ikasten da,.... esan daiteke jolasaren bitartez hezi egiten garela.

Gure guraso eta aiton amonek, orduak pasatzen zituzten kalean jolasten.
Gaur egun ordea telebista eta bideo jokoek, jolastearen gogoa apaldu egin digute. Gero eta gutxiagotan ikusten dira gazteak kaleetan jolasten, jolas garaian ikasleak txoko batean eserita aspertu egiten dira, eta orduak pasatzen ditugu besaulkian eserita zer eginik jakin gabe.

Burutik pasa ahal zaizu inoiz, jolastearen ohitura berreskuratu beharko genukeela?

Herri eta garai ezberdinetan jolas mota ezberdinak aurki ditzakegu; harrapaketa jolasak, indar jolasak, abiadura jolasak, trebezia jolasak, asmakizun jolasak, dantza jolasak, pilota jolasak, borroka jolasak, trebetasun jolasak, ....

Kirola, jolas bat baino ez da, baina jolas “serio” bat esango genuke. Jolasetan arauak ez dizkigu federazio edo arautegi zurrun batek ezartzen; Jolasetan jokalariak dira arauak momentuan erabaki edo egokitzen dituztenak, eta edozein unean moldatu daitezke jolasa dibertigarriagoa suertatu dadin. Jolasetan irabazteari ez zaio horrenbesteko garrantzia ematen helburu nagusia ondo pasatzea delako.

 Aurreko idatzia kontutan harturik jolasaren inguruko hausnarketa bat egin eta ondorengo laukitxoan idatzi. Ondoren zure iritzia klasean egingo dugun eztabaidan azaldu.

 1560. urtean Pieter Brueghel zaharrak “Umeen jolasak” deituriko koadroa marraztu zuen. Bertan 60 jolas baino gehiago irudikatzen ditu. Saiatu bertan agertzen diren 20 jolas antzematen.

 Gure arbasoen garaiko jolasak jolasteari uzten badiogu erabat galduko dira eta horiekin batera gure izaeraren zati handi bat ere galtzeko zorian gaude.
 Galdetu etxean guraso edo aiton amonei gazteetan zertara jolasten zuten. Kontatzen dizkizun jolasen artean bat aukeratu eta deskribatu.
 Hurrengo egunean aukeratutako jolasa klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko dugu.
 Kontutan hartu eskolan ez dagoen materiala behar izatekotan zu zeuk lortu beharko duzula.

Jokoaren izena:
Nork kontatu dizu:
Jokalari kopurua:
Materiala:
Non jokatzen da:
Jokoaren azalpena eta arauak:
Marrazkia:

 Taldeko lana da hau. Taldeak lau kidez osatuak egongo dira gehienez.
 Denen artean jolas bat asmatu behar duzue. Datorren egunean klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko duzue.
 Eskolan dauden instalazio eta materialekin jolastu ahal izango da.
 Saiatu jolasa, dinamikoa eta dibertigarria izaten.
 Jolasa azaltzeko ondorengo fitxa bete ezazu. Marrazkitxoz lagundu.

Taldekideak:

  

Jokoaren izena:
Jokalari kopurua:
Materiala:
Non jokatzen da:
Jokoaren azalpena eta arauak:
Marrazkia:

No hay comentarios: