lunes 12 de noviembre de 2018

ONGI ETORRI !!!

Kaixo lagunok!

Ongi etorri zuentzat egin dugun blog honetara. Bertan, ingurunea ikasteko ariketa aunitz eta dibertigarriak izango dituzue. Espero dugu zuek ondo pasatzea, asko ikastea eta erabilgarria izatea.

Ondo pasa!!!!!!!!!!!!!!

miércoles 20 de diciembre de 2017

miércoles 17 de diciembre de 2008

JOLASAK

JOLASTEN IKASI

Gizakia betidanik jolastu izan du. Jolasa, gizarte ezberdinen kultur elementu adierazgarrienetakoa dela esan daiteke. Dibertigarria izateaz gain jolasaren bidez lagunak egiten dira, arauak errespetatzen ikasten dugu, gure gaitasun fisikoak bai eta mugikortasuna garatzen dugu, galtzen eta irabazten ikasten da,.... esan daiteke jolasaren bitartez hezi egiten garela.

Gure guraso eta aiton amonek, orduak pasatzen zituzten kalean jolasten.
Gaur egun ordea telebista eta bideo jokoek, jolastearen gogoa apaldu egin digute. Gero eta gutxiagotan ikusten dira gazteak kaleetan jolasten, jolas garaian ikasleak txoko batean eserita aspertu egiten dira, eta orduak pasatzen ditugu besaulkian eserita zer eginik jakin gabe.

Burutik pasa ahal zaizu inoiz, jolastearen ohitura berreskuratu beharko genukeela?

Herri eta garai ezberdinetan jolas mota ezberdinak aurki ditzakegu; harrapaketa jolasak, indar jolasak, abiadura jolasak, trebezia jolasak, asmakizun jolasak, dantza jolasak, pilota jolasak, borroka jolasak, trebetasun jolasak, ....

Kirola, jolas bat baino ez da, baina jolas “serio” bat esango genuke. Jolasetan arauak ez dizkigu federazio edo arautegi zurrun batek ezartzen; Jolasetan jokalariak dira arauak momentuan erabaki edo egokitzen dituztenak, eta edozein unean moldatu daitezke jolasa dibertigarriagoa suertatu dadin. Jolasetan irabazteari ez zaio horrenbesteko garrantzia ematen helburu nagusia ondo pasatzea delako.

 Aurreko idatzia kontutan harturik jolasaren inguruko hausnarketa bat egin eta ondorengo laukitxoan idatzi. Ondoren zure iritzia klasean egingo dugun eztabaidan azaldu.

 1560. urtean Pieter Brueghel zaharrak “Umeen jolasak” deituriko koadroa marraztu zuen. Bertan 60 jolas baino gehiago irudikatzen ditu. Saiatu bertan agertzen diren 20 jolas antzematen.

 Gure arbasoen garaiko jolasak jolasteari uzten badiogu erabat galduko dira eta horiekin batera gure izaeraren zati handi bat ere galtzeko zorian gaude.
 Galdetu etxean guraso edo aiton amonei gazteetan zertara jolasten zuten. Kontatzen dizkizun jolasen artean bat aukeratu eta deskribatu.
 Hurrengo egunean aukeratutako jolasa klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko dugu.
 Kontutan hartu eskolan ez dagoen materiala behar izatekotan zu zeuk lortu beharko duzula.

Jokoaren izena:
Nork kontatu dizu:
Jokalari kopurua:
Materiala:
Non jokatzen da:
Jokoaren azalpena eta arauak:
Marrazkia:

 Taldeko lana da hau. Taldeak lau kidez osatuak egongo dira gehienez.
 Denen artean jolas bat asmatu behar duzue. Datorren egunean klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko duzue.
 Eskolan dauden instalazio eta materialekin jolastu ahal izango da.
 Saiatu jolasa, dinamikoa eta dibertigarria izaten.
 Jolasa azaltzeko ondorengo fitxa bete ezazu. Marrazkitxoz lagundu.

Taldekideak:

  

Jokoaren izena:
Jokalari kopurua:
Materiala:
Non jokatzen da:
Jokoaren azalpena eta arauak:
Marrazkia:

martes 2 de diciembre de 2008

ASMAKIZUNAK

ANIMALIAK:

1. Hanka luzea,
molokuzea, bere etxea,
kanpandorrea,
bai liraina
amiamokoa edo ______________.

2. Zizta egiten badizuet
oso mingarria,
baina egiten dut ere,
aho askoren gozagarria.

3. Ez naiz saguen adiskide,
ezta katuen senide,
bai, ordea, gizakien adiskide, eta
usatzen dut lapurra, naizelako _____________.

4. Lur azpitik sortua
bigun reta malgua,
beldurtzen dute oiloek
ez, ordea, lehoiek;
ia barruan du barea delako ______________.

5. Zer ote da, zer, etxea sorbaldan duela,
batetik bestera?

6. Nork ote du poltsikoa aldean,
nahiz eta ez duen jantzirik soinean?

jueves 20 de noviembre de 2008

EGURALDIA ETA URTAROAK



NOLAKOA IZATEN DA NEGUA?

Abenduaren 21ean negua hasten da.
Negua da urtarorik hotzena. Prezipitzazioak elur modukoak izaten dira batzuetan.
Neguaren hasieran. eguna motza izaten da, eta gau, berriz, luzea eta hotza. Urtaroaren amaieran, alabaina, eguna gero eta luzeagoa izaten da.
Negu osoan, zuhaitz hostoerorkorrak batere hostorik gabe egoten dira.

NOLAKOA IZATEN DA UDABERRIA?

Martxoaren 21ean udaberria haste da.
Udaberrian, tenperaturak leunak izaten dira, eta prezipitazioak, ugariak.
Udaberriaren hasieran, egunak eta gauak denbora berbera irauten dute. Urtaroaren amaieran, eguna gero eta luzeagoa izaten da.
Udaberrian zehar, zuhaitz askori hostoak hazten zaizkie berriro. Gainera,belarrak eta loreak hazten dira, neguan baino euri gehiago eta bero handiagoa egiten duelako.

NOLAKOA IZATEN DA UDA?

Ekainaren 21ean uda hasten da.
Udan, tenperatura altuak izaten dira, eta bero handia egiten du, baina oso-oso euri gutxi.
Udaren hasieran izaten da eguna luzeena. Udaren amaieran, egunak eta gauak denbora berbera irauten dute.
Oso euri gutxi eta bero handia egiten duenez, belar asko lehortu egiten dira. Horregatik, paisaia udaberrian baino horixkagoa izaten da.

NOLAKOA IZATEN DA UDAZKENA?

Irailaren 23an udazkena hasten da.
Hasieran, tenperatura leunak izaten dira; baian udazkenaren amaieran, gero eta hotz handiagoa egiten du. Euria maiz izaten da.
Udazkenaren hasieran, egunak eta gauak ia denbora berbera irauten dute. Ondoren, gaua luzatzen hasten da.
Zuhaitz batzuen hostoak horiak edo marroiak bihurtzen dira: Pagoenak eta makalenak, adibidez. Udazkenaren bukaeran, zuhaitz hostoerorkorrek hosto guztiak galtzen dituzte.

URA, BIZITZAREN ITURRIA

Zaindu ura!!

miércoles 19 de noviembre de 2008

ANIMALIAK: ORNODUNAK ETA ORNOGABEAK

Animaliak



Ugalketa:
Animali primitiboenak ugalketa asexuala dute (gemazioz edo zatiketaz).

Ugalketa normalean sexuala izaten da: zelula arra (espermatozoidea) eta emea(obuloa) elkartuz (gametoak).

Espermatozoidea eta obuloa elkartzeari ernalkuntza deitzen zaio.

animali gutxi batzuk bi sexu organoak izatea (hermafroditak dira): anelidoak eta gasteropodoak.



Ornogabeak

Barneko ardatz eskeletikoa ez duten animaliak dira, hau da, hezurrik ez dutenak.


Knidarioak: itsas anialiak dira, koralak eta marmokak adibidez. Marmokak, ozeanoan bizi dira. Gelatina-poltsa handien modukoaka dira eta aho bat dute. Garroak ere dituzte, batzuk oso luzeak, ziztatutakoan azkura eragiten dutenak, ezten pozointsu oso txikiak batituzte animaliak ahiztatzeko.

Harrak: gorputz laua dute, biguna luzea eta ez dute hankarik.

Moluskoak: gorputz biguina dute, baina askok oskol batez babesturik dute.Ugalketa sexuala dute.

- gasteropodoak: baraskiloak, bareak, ...

- bibalboak: txirlak, muskuiluak,...

- zefalopodoak: olagarroak, txibiak,...

Artropodoak: gorputza segmentatua dute eta kanpoko eskeletoa dute.Ugalketa sexuala dute eta garapen aldean metamorfosia jasatzen dute.

- Miriapodoak: ehunzangoak, tximeletak,...

- Krustazeoak: karramarroa, miserak, otarrainak,...

- Araknidoak: eskorpioak, armiarmak,...

- Intsektuak: 3 hanka pare dituzte: erleak, matxinsaltoak, txingurriak,...Ikusi bideoa

Ekinodermatuak: bururik ez duten itsas animaliak dira. Ugalketa sexuala dute. Birsorkuntza gaitasun handia dute: itsas izar bat erditik ebakitzen bada, zati bakoitzak izar berria osatuko du.



Ornodunak

Kordatu guztiek bizkarrezurra dute. 5 erreinutan banatzen dira:

Arrainak: Ezkataz inguraturik daude. Zirkulazio sinplea dute (bihotzetik bira bakarra egiten duena). Obiparoak dira

Anfibioak: lurtarrak dira baina urari oso lotutak daude.Birika eta larruazal arnasketak dituzte. Zirkulazio osagabea dute (oxigenodun odola gebekoarekin nahasten da). Igela eta uhandreak.

Narrastiak: larruazal lodia dute. Arnasketa biriken bidez egiten dute. Odolaren tenperatura inguruarekin erregulatzen dute. 4 talde nagusi daude: dordokak, krokodiloak, muskerrak eta sugeak.

Hegaztiak: gehienak hegan egin dezakete lumei esker. Zirkulazio bikoitza eta betea dute. Eskeleto arina dute. Obiparoak dira.

Ugaztunak: larruazala ilez estalita dute. Umeek esnea edoskitzen dute. Bibiparoak dira (kumeak karenaren bitartez amaren barnean garatzen dira). Nerbio sistema oso konplexua da.