
NOLAKOA IZATEN DA NEGUA?
Abenduaren 21ean negua hasten da.
Negua da urtarorik hotzena. Prezipitzazioak elur modukoak izaten dira batzuetan.
Neguaren hasieran. eguna motza izaten da, eta gau, berriz, luzea eta hotza. Urtaroaren amaieran, alabaina, eguna gero eta luzeagoa izaten da.
Negu osoan, zuhaitz hostoerorkorrak batere hostorik gabe egoten dira.
NOLAKOA IZATEN DA UDABERRIA?
Martxoaren 21ean udaberria haste da.
Udaberrian, tenperaturak leunak izaten dira, eta prezipitazioak, ugariak.
Udaberriaren hasieran, egunak eta gauak denbora berbera irauten dute. Urtaroaren amaieran, eguna gero eta luzeagoa izaten da.
Udaberrian zehar, zuhaitz askori hostoak hazten zaizkie berriro. Gainera,belarrak eta loreak hazten dira, neguan baino euri gehiago eta bero handiagoa egiten duelako.
NOLAKOA IZATEN DA UDA?
Ekainaren 21ean uda hasten da.
Udan, tenperatura altuak izaten dira, eta bero handia egiten du, baina oso-oso euri gutxi.
Udaren hasieran izaten da eguna luzeena. Udaren amaieran, egunak eta gauak denbora berbera irauten dute.
Oso euri gutxi eta bero handia egiten duenez, belar asko lehortu egiten dira. Horregatik, paisaia udaberrian baino horixkagoa izaten da.
NOLAKOA IZATEN DA UDAZKENA?
Irailaren 23an udazkena hasten da.
Hasieran, tenperatura leunak izaten dira; baian udazkenaren amaieran, gero eta hotz handiagoa egiten du. Euria maiz izaten da.
Udazkenaren hasieran, egunak eta gauak ia denbora berbera irauten dute. Ondoren, gaua luzatzen hasten da.
Zuhaitz batzuen hostoak horiak edo marroiak bihurtzen dira: Pagoenak eta makalenak, adibidez. Udazkenaren bukaeran, zuhaitz hostoerorkorrek hosto guztiak galtzen dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario